XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lar.:
Ditugun danak eman ditugu,
gurea ola juan da,
beste urte baten izango al deu
geiago eiteko txanda;
egia esan, ni onen zale
lendik jarria nintzan-da,
orain agurtu nai det emendik
denori esker emanda,
bertso barruan pozik aundiña
neretzat aurten izan da.

Gor.:
Ainbeste urtean txapel aundi;
egondu da Gipuzkua'n,
eta Errege-egun onetan
Bizkai'raño bera juan;
uste det oso ondo dagola
gaur jarri duten lekuan,
nere anai bat balitz bezela
maite detanan eskuan;
merezi dek ta, lagun Xabier
gorde zak urte askuan.

Etx.:
Larri-aldiak pasa zaizkigu
bañan etzan ain erraza,
lagunak eta nik orain artzen
asiak gera arnasa;
gaizki gendukan burua eta
geure bertsuen konpasa,
ez asarretu gure langintza
azaldu bada eskasa,
eskerrik asko, anai-arrebak,
agur agur eta gabon pasa.